...

Sukaldaritza

Casa Magdalena

nahasketa bat

Diseinu eta tradizioa

Casa Magdalena

Zatoz ezagutu

Nor Gara?

Magdalena Graells eta Pere Baró-k ireki zituzten 1866.urtean “Fonda Magdalena”-ko ateak, garai hartako mandazain, azokari eta arte-merkatari guztiei ostatu emateko asmoz. Oraindik, 1874.urtean pegargileek, jasotako tratu onaren esker onez oparitutako pegarra kontserbatzen dute. Senar-emazte hark ez zuen seme-alabarik izan baina 1885.ean, Balaguer-en jaiotako eta Magdalenaren iloba zen Ramona Graells y Galseran adoptatu zuten. Ramona Graells, Esteve Corselles-ekin ezkondu zen (1888) eta lotura hartatik jaio zen Antonio Corselles Graells (1906-1971). Antoniok (seme bakarra), denboraldi luzea igaro zuen Bartzelonan bere ikasketak burutzen. 1929.urtean Mercè Santdiumenge Cuñe (1908-1989), “Cal Sant De Portell”-eko alabarekin ezkondu zen. Bien artean Fonda-ren kargu egin ziren. 1939.ean, gerra zibilaren ostean, Fondaren ospea areagotuz joan zen, besteak beste, igandetako Balls-ei eginiko tarteari esker.
Azken ezkontza hartako seme-alabak, Montserrak Corselles Santdiumenge (10/02/31) eta Josep María Corselles (23/08/33) izan ziren. 1953.urtean, Montserrat, Bartzelonako “Ben Servida”-ra joan zen lanbidea ikastera eta 1955. urteko martxoak 5ean, garai hartan Bartzelonan Kontulari zen “Cal Forner Nou”-ko Jeroni Domingo García-rekin ezkondu zen. Jeroni, bezeroari nola tratatu behar zitzaionaren eredu bikaina zen eta Montserrat sukaldearen buru zelarik, Fondaren kudeaketan sartu ziren buru belarri: jaiak, festak eta ezkontzak (eskualde erdia Fonda honetan ezkondu zen eta bertan egin zituzten beraien seme-alaben bataio eta jaunartzeak, biloben bataioak, zilar eta urre ezteiak...) Ezkontza hartatik bi seme-alaba jaio ziren; Antonio eta María Mercè. Denborarekin errestaurazioa gero eta garrantzitsuago bilakatuz joan zen. Azkenik, Antoniok, negozioarekin jarraitu zuen eta 1980.urtean, gaur egun sukalde-buru den María Pilar Garcia López-ekin ezkondu zen. Beren bi seme eta gainontzeko taldearekin batera osatzen dute ehun-urtedun fonda berezi hontako familia.

Zerbitzuak

Berria eta zaharra bat egiten dituen sukaldaritza, sei belaunaldietako esfortzuak eskatu edo eta exijitzen duen bezala. Sustraiak errespetatu eta xehetasunak zaintzen dituen merkatu sukaldaritza.

Eguneroko eta asteburuko menua eskeintzen dugu: entsaladetatik hasita, “Escudella”(kataluniar plater tipikoa)-rekin jarraituz, arrain sopara e.a.; bigarren plater bezala: txahalki biribilkia onddoekin, txerri hankak edo arraina, merkatuan dagoenaren eta denboraldiaren arabera, e.a. eta azkenik etxeko azkenburuko edo postreak.
Sekreturik gabeko baina ondo landutako plater arruntak.
Txahalki biribilkiek onddoekin eta Kaneloiek gailentzen duten sukaldaritza non beti saiatu izan garen gure ehun-urtedun errezetak errespetatzen. Komunetara daraman pasabidetik igaroaz, Pilar eta bere seme Eduard ikusi ahalko dituzue, leiho batetatik, sukalde buru. .

Azkenaldian, eraberritze lanek, belaunaldi hasierako jatetxeko itxura tradizionala berreskuratu dute, Fonda Magdalenako
jantokiko kataluniar ganga edo sabaia eta hagak agerian utziaz. Bertako hormetan upategia dago erantsirik non gure lurraldeko ardoetatik hasi eta ardo internazionalenak aurki ditzakegu. Barra gainean zintzilik dagoen lanpara, duela 60 urte Montserrat...
... “iaia”-ri oparitutako akeita baxerarekin egina da, tradiziotik modernitatera gerturatzen gaituen kuriositate bat gehiago.
Jantokiko buru Antonio aurkituko duzue eta batzuetan bere seme Toni.
Familiarteko giro lasaia, momentu ederrez gozatu ahal izateko.
Etxean bezala egon nahi dutenentzako jatetxea, hori dugu helburu behinik behin.

Jaso ahal izango duzu, gure plater edozein zatoz eta jaso jatetxean. Kudeatzailea izan aldez aurretik egin.

Irudiak

Ingurunea eta Jaiak

Sant Ramon Nonat, Segarra-ko goi-ordokian dago kokatua; zeharkako ardatzetik edo eje transbertsaletik bazatozte, Calaf eta Cervera-ren erdian. Udalerria, Sant Ramon Nonat, La Manresana, Portell, Gospi eta Viver-eko osatzen dute.
Gazteluz, Artez, Haritzez, zelaiez, lasaitasunez...
inguratua. Udazkeneko zelai landuak; lainoz eta izotzez zuritutako negu hotzak; zelai berdez eta arbendolondo txuriz jantzitako udaberriak eta moztu edo segatu beharreko uda bero, lehor eta horiak. Horizonteko koloreek baieztatuko dizuete urtaroko hilabetea. Sant Ramon herria nahiko berria dela esan dezakegu, XIII. mendean eratutako “Mesedetako monastegian” bait du jatorria non garai batean, Sant Nicolau-ren omenezko ermita bat aurkitzen zen. Kondairak dio, santutegia, Sant Ramon-en gorputz hondarrak zeramatzan mando itsu batek hiru bira eman eta hilda erori zen lekuan eraiki zela. Garai batean publizitateak, monastegi hau Segarrako Sarrategi (Escorial de la Segarra) zela zioen.Abuztuak 31ean Sant Ramon herriko festa nagusia ospatzen da.
Jai edo festa garrantzitsu bezala ere aipatu ditzakegu Sant Guim de Freixenet-eko arraultzearen azoka, Cerverako akelarrea (abuztuko azken larunbatean) eta Tarregako antzerki azoka edo feria (iraileko bigarren asteburuan). Hala ere, uda osoan zehar, asteburu bakoitzean, herri bakoitzak bere festa nagusia ospatzen du.

Kontaktua

Asteazkena astero atseden itxita

deitu
+34 973 524 004
helbide
Carrer Major, 36 - 25215 Sant Ramón
Eremu guztiak derrigorrezkoak dira
Mapa ireki
Mapa ixten